Bilboko udaltzainek 39 urteko gizonezko bat atzeman dute bart, emakumezko bat jo duelakoan. Udaltzaingoaren arabera, telefono mugikorra lapurtu dio, halaber.
Goizeko bostak aldera izan da ustezko erasoa, Fleming doktorea plazan. Biktimak berak eskatu die laguntza udaltzainei, eta salatu du kolpe bat jaso duela aurpegian. Emakumea gertaeraren berri ematen ari zela han ingurutik pasatu da gizonezkoa —B.E.G.—, eta orduan atxilotu dute.