Ustezko erasoa 16:30 aldera izan zen, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, eraso egin ondoren emakumeak ihes egitea lortu zuen. Hark deitu zuen Ertzaintzara, eta inguruko taberna batean atxilotu zuten ondoren gizona.
Emakumea osasun zentro batean artatu zuten; zauri arinak zituen, iturri beraren arabera.