gizartea

39 urteko mendizale bilbotar bat zendu da Gredos mendian

Atzo arratsaldean hil zen Gredosen (Avila, Espania). Haren bi lagun erreskatatu zituzten, hipotermiarekin. Bilboko 19 laguneko talde batean zihoazen hirurak.

2013ko martxoaren 30a
18:46
Entzun

18:18ean Sevillako mendizale talde batek abisua eman zuen larrialdi zerbitzuetara, adieraziz laguntza behar zuten bi mendizale topatu zituztela. Horietako bat konorterik gabe zegoen; Avilako erietxera eraman zuten. Ibilgailuek ezin dute inguru horretan sartu, eta beraz, helikopteroa erabili behar izan zuten erreskaterako. 

Geroago berriro eman zuten abisua Sevillako mendizaleek, beste lagun bat topatu zutela esanez, aurrekoak aurkitu zituztenetik 500 bat metrora. Emakumea konorterik gabe topatu zuten; Avilako erietxera eraman zuten, baina han zendu zen. I.V.M da hildakoa.

Peon Portuko ibilbidea egiten ari ziren. 19 laguneko talde batean zihoazen hirurak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.