Lau emakume hil dira genero indarkeriaren ondorioz aurten Euskal Herrian. Baionako kasuan Poliziaren hipotesia baieztatzekotan, bost izango dira. Datuei erreparatuta, beltzak izan dira azken urteak: 2009 eta 2008an, seina emakume hil zituzten bikotekideek edo gertuko gizonezkoek; 2007an, lau; 2006an, bost. Aurtengo kasuak, kronologikoki, honakoak:
•Apirilak 3. Yanela Zarumaren hilotza Morea aintziran (Beriain, Nafarroa) agertu zen. Bikotekide ohiak lehen aldiz deklaratu zuenean, ukatu egin zuen Zaruma hil izana. Baina, bigarrenez epailaren aurrera eraman zutenean, aitortu egin zuen.
•Ekainak 16. Leiho batetik erori ostean zendu zen emakume bat Durangon (Bizkaia). Bere buruaz beste egin zuela zabaldu zen hasiera batean, baina, bikotekidea atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten gero. Espetxeratzeko agindua eman zuen hark.
•Uztailak 3. Rosario Roman hil egin zuen bere bikotekide ohiak, eta alaba zauritu, Hernanin (Gipuzkoa). Labanaz eraso zien gizonak. Salatua zuen bikotekide ohia hirutan gutxienez, baina ez zioten babes neurririk jarri.
•Abuztuak 22. Bikotekide ohiak hil zuen Deisy Mendoza, kalean, labanaz. Gizonari salaketa jarria zion, eta urruntze agindua ere bazuen, baina jarraika aritzen zitzaion. Ertzaintzaren esanetan, ordea, ez zuen jazarpen horren berri eman.
Datua
4. Genero indarkeriak eragindako hildakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu