Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu du Villabonan, emakume bati sexu erasoa egin diola egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez, kalean egin zion erasoa, atzo gauean, Arroa auzoan. Ustez, iletik heldu zion, lurrera bota zuen, gainean jarri zitzaion eta sexu ukituak egin zizkion. Ondoren, ihes egin zuen gizonezkoak.
Biktimak herritar batzuei laguntza eskatu zien, eta haiek SOS Deiak-era deitu zuten. Ertzaintzak herrian ikusi zuten ustezko erasotzailea, baina honek ezkutatzea lortu zuen. Bizilagunen azalpenei esker erdietsi zuten ertzainek atzematea gizonezkoa, etxean.