400.000 eurorekin lagunduko du aurten ere Jaurlaritzak Euskararen Erakunde Publikoa

2015eko martxoaren 31
20:36
Entzun

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Frantxoa Maitia EEPko presidenteak izenpetu dute akordioa Baionan; horren arabera, 1.600.000 euroko diru funts bat sortuko dute bi erakundeek Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan euskara sustatzeko, eta horri egingo dio Jaurlaritzak 400.000 euroko ekarpena.

Funts hori bitan banatuko da: 1.280.000 euro, Iparraldean euskararen alde diharduten eragile nagusiekin elkarlanean aritzera bideratuko dituzte; gainontzeko 320.000 euroak, berriz, eragile pribatuen proiektu zehatzak finantzatzeko baliatuko dituzte.

Gainera, akordio horren bidez zehaztuko dituzte Iparraldean hizkuntza gaitasuna aitortzeko tituluak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.