hilketa
41 urteko gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak ustez beste bat hiltzeagatik
Ertzaintzak 41 urteko gizonezkoa atxilotu du gaur goizaldeko 3:00 Bilbon. Ustez, gizonezko horrek beste pertsona bat hil zuen atzo gaueko 22:30etan Cortes kalean. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, estupefaziente trafikoa medio harremana zuten bi lagunek eztabaidan hasi eta borrokan jarraitu zuten atzo Bilboko Cortes kalean. Atxilotuak borrokari amaiera emateko labankada eman zion besteari lepoan.
Iskanbila izan zen atzo 22:30ak aldean Bilboko Cortes kalean. Ertzaintza gertatzen ari zena jakitera bertara hurreratu zenean, lepoan ebakia zuen gizon bat topatu zuen. Ertzaintza beraz, jazotakoa ikertzen hasi zen eta 41 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Bilboko Ramon y Cajal kalean goizaldeko 3:00tan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu