politika

4.120 guardia zibil eta Espainiako polizia daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Espainiako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, ETAk armak uztea erabaki zuenetik 465 gutxiago dira hiru lurraldeetan.

Guardia Zibila, Bilbon, polizia operazio batean. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 24a
13:58
Entzun

Talde sozialistaren galderei erantzunez eman ditu datuak Espainiako Gobernuak. 2015eko lehen hiruhilekoan 4.120 guardia zibil eta Espainiako polizia zeuden hiru lurralde horietan, zehaztu duenez, ETAk armak uztea erabaki zuenean baino 465 gutxiago.

2.704 guardia zibil daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Horietatik ia erdiak Bizkaian daude, 1.214 zehazki. Gipuzkoan 960 guardia zibil daude, eta Araban, 530. Espainiako poliziei dagokienez ere Bizkaia da gehien dagoen lurraldea: 621. Gipuzkoan 488 daude, eta Araban, 307.

Espainiako Gobernuak nabarmendu du 2011ko urritik 465 polizia gutxiago daudela orotara hiru lurralde horietan. Guardia zibilak 350 gutxiago direla dio, eta Espainiako Poliziaren agenteak, 115 gutxiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.