Epaiketaren aurretik Azkueren defentsak eta Jesus Alonso fiskalak akordioa lortu dute: Azkuek istiluetan parte hartu zuela onartu du, eta, trukean, isunera eta inhabilitaziora murriztu du fiskalak hasierako zigor eskaera. Hain zuzen ere, bi urteko espetxe zigorra eskatzen zuen aurretik Fiskaltzak, "izaera terrorista" zuten iskanbiletan parte hartzea egotzita.
Haika gazte erakundeak antolatutako manifestazio baten amaieran jaso ziren istiluak: hainbat lagunek molotov koktelak jaurti zituzten zenbait banketxetako bulegoen kontra, eta, halaber, enfrentamenduak izan zituzten Ertzaintzarekin. Oldarraldi horiek gertatzen ari zirelarik atxilotu zuten Azkue ertzainek.
Kale istiluak
4.380 euroko isuna ordaintzera zigortu dute Iñaki Azkue azpeitiarra
2001eko martxian Bilbon izan ziren kale istiluetan parte hartu zuela frogatutzat emanda, 4.380 euroko isuna eta sei urteko erabateko inhabilitazioa ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazioanalak Iñaki Azkue gazte azpeitiarrari. Haika gazte erakundeak antolatutako manifestazio baten ondoren gertatu ziren istilu horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu