Norabide horretan eragiteko, urtarrilaren 12an Herrira-k antolatuta presoen eskubideen alde Bilbon egingo den herri mobilizazio orokorrean parte hartzeko gonbita egin diete herritarrei.
Agerraldia eginda erakutsi diote atxikimendua urtarrileko manifestazioari 44 gizarte eragileetako ordezkariek. Herria 2000 Elizako kide eta apaiza den Martin Orbek eta Torturaren Aurkako Taldeko Irune Agirrek Herrira-ren manifestua irakurri dute, guztien izenean mobilizaziorako deia bere egiteko.
Atxikimendua erakutsi duten eragileen artean dira Ahaztuak, Askapena, Bai Euskal Herriari, Behatokia, Egiari Zor, EHE, Esait, Euskal Herriko Apez Koordinakundea, Bilgune Feminista, Kristau Elkarte Herritarrak, Ezker Abertzale Historikoa, Gazte Abertzaleak, Giza Eskubideen Behatokia, Ikasle Abertzaleak, Jaiki Hadi, Lau Haizeetara Gogoan, Lokarri, M15 Bizkaia, Oroimen Historikoa Berreskuratzen, Stop Desahucios, Urtxintxa, Eguzki, Elkartzen, Salhaketa, Sortzen Ikasbatuaz, Etxeko Langileen Elkartea, Eusko Lurra Fundazioa, Sare Antifaxista eta Martxoak 3 elkartea.