genero iNDARKERIA

44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emazte ohia jo duelakoan

2012ko abenduaren 20a
14:08
Entzun

Bilboko udaltzainek 44 urteko gizon bat atxilotu dute, emazte ohia jo duela egotzita. Udaltzainen arabera, hiltzeko mehatxua ere egin dio, etxeko atean heriotza hitza idatzita.

Gizonezkoak ustez kokotzean buruko bat eman dio, eta emakumezkoa —41 urte— Basurtuko erietxera eraman behar izan dute. Etxera itzultzean ikusi du heriotza mehatxua atean.

Sendeja kalean atzeman dute gizonezkoa, bart.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.