Ertzaintzak 46 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, emakume bat jo duela egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Besoetan eta bizkarrean kolpeak eman dizkio, iturri haren arabera, eta emakumezkoa osasun zentro batean artatu dute.
Atzo izan zen ustezko erasoa, goizeko zortzi eta erdiak pasatxo zirela, Losada kaleko taberna batean. Lekuko batzuek diote gizonezkoak muturrekoak eta ostikoak eman zizkiola emakumezkoari.
Ertzainak ostatura heldu zirenean, biktima lurrean zegoen eta gizona jotzen ari zitzaion, Jaurlaritzaren arabera. Han atzeman zuten gizona.