Atxiloketa

46 urteko gizon bat atxilotu dute Hernanin, langileak osasunaren kontrako egoeran edukitzeagatik

Hamabi langileak garaje batean ari ziren lanean.

2015eko uztailaren 18a
11:51
Entzun

Ekainean jakin zuen Ertzaintzak norbaitek zenbait lagun zituela garaje batean lanean. Ikerketa baten ostean, asteartean sartu ziren segurtasun indarrak garajean, eta bederatzi lagun aurkitu zituzten barruan lanean; berez, hamahirurentzako lekua zegoen.

Atzo goizean atxilotu dute ustez negozioaren arduraduna, 46 urteko gizonezko bat. Segurtasun Sailak azaldu duenez, langileek garajean bertan jaten zuten, eta hilean 500 euro inguru irabazten zituzten. Guztiak kontraturik gabe ari ziren lanean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.