Bilboko Itsasadarreko uretan flotatzen aurkitu dute gorpua, goiz honetan, eta 50 bat urteko gizon batena da. 11:20 aldera, pertsona batek jakinarazi du gorpu bat ikusi duela Bilboko itsasadarrean, Zubi Zuriaren parean. Suhiltzaileek, ertzainek eta udaltzainek atera dute uretatik.
12:35ean, Pio Baroja plazaren ondora hurbildu dute, epailearen zain. Ertzaintzak zehaztu du hildakoa 50 urte inguruko gizonezko bat dela, baina oraindik ez dute identifikatu. Dirudienez, egunak daramatza hilda.