Pabilioien ondoan, kanpoaldean, dago Euromader enpresaren lehortegia, eta han bilduta zeukaten zura kiskali zuen suteak.
Igande gaudeko hamabiak laurden gutxitan piztu zen sua, eta suhiltzaileak iritsi zirenerako lehortegiko zura garretan zegoen. Hura itzaltzea zaila zela ikusita, ondoko bi pabilioiak babestea izan zen suhiltzaileen lehentasuna. Pabilioietako batean egurra prestatzeko eta lantzeko makinak zeuden; bestea zur biltegia zen. Suteak bi pabilioi horiek harrapatzea eragotzi zuten, eta, halaber, astelehen goizaldeko ordu bata eta erdietarako mendean hartua zuten sua. Hala ere, lehortegian zeuden 5.000 tona zur kiskali ziren.
Sutea
5.000 tona zur erre dira Jundizko sutean
Igande gauean Gasteizko Jundiz auzoko enpresa batean izan zen sutean 5.000 tona zur erre ziren suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Zura lantzen dute suak harrapatu zuen Euromader enpresan, eta lehortegian zuten egurra da erre dena. Nolanahi ere, lantegia osatzen duten bi pabilioiak ia ez ditu batere kaltetu suak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu