Giza Eskubideen Rene Cassin saria banatuko du gaur Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak: iragan udan Mediterraneoan 51 etorkin salbatu zituen Francisco y Catalina arrantzontzia eta Aranzadi Zientzi Elkartea sarituko dituzte Gasteizen egingo den ekitaldian, biak ala biak giza eskubideen alde eginiko lanagatik.
Maltatik ehun miliara jitoan zebiltzan 51 etorkinak itsasotik salbatu zituen ontziak, eta horixe saritu nahi du Jaurlaritzak; «berez atera zitzaien gizalegezko ekintza horrek erakusten du ordainetan ezer eskatu gabe eta batzuetan baita norberaren ongizatea arriskuan jarrita ere, giza eskubideak aintzat hartu eta arrisku egoeretan laguntzeko prest dauden hainbat eta hainbat pertsonaren ibilbideak».
Aranzadi Zientzi Elkarteari dagokionez, berriz, memoria historikoa berreskuratzeko «zorroztasun historiko eta zientifikoa» oinarri hartuta «lan isil eta etengabea» egiten ari dela nabarmendu du.
51 etorkin salbatu zituen ontziak eta Aranzadik jasoko dute Jaurlaritzako Giza Eskubideen Saria
Gaur egingo dute sari banaketa, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu