Bozketa eguna Ipar Euskal Herrian

5.242 boz gehiago euskal lurralde elkargo baten alde

Lapurdiko bederatzi herrietako 6.744 hautesleek haien hitza entzunarazi dute, %77,73 alde agertuz, %17,81 aurka eta %2,22ek zuri bozkatuz. Joan den igandeko 117 herrietako emaitzak kontutan hartuz, Ipar Euskal Herriko 34.610 lagunek, hots hautesleen %17,89ek parte hartu dute kontsultan. Martxoaren 14an, lehen itzulian, AHTren galdeketa egin zen bederatzi herrietan ez zen Baterarena egin, eta, ondorioz, atzo egin zen herri horietan.

2010eko martxoaren 21a
13:02
Entzun
“Emaitza biziki ederrak” lortu dituztela dio Batera plataformako kide den Jakes Bortairuk. Hain zuzen, igande honetan Ipar Euskal Herriaren ezagupen instituzionalari buruz beste 6.744 hautesleek haien hitza entzunarazi dute, %77,73 alde agertuz, %17,81 aurka eta %2,22 xuri. Aitzineko igandeko parte hartzea kontutan harturik, orotara 34.610 hautesleek parte hartu dute antolatu herri kontsultan, hots Ipar Euskal Herriko hautesleen %17,89. %78,22 alde eta %19,14 kontra eta %2,73 xuri agertu direlarik.

Aitzineko igandean 117 herritan egin zen gisara, Basusarri, Ahetze, Arbona, Ziburu, Azkaine, Senpere, Urruña, Biriatu, Bidarte hirietako hautesleek dute “euskal lurralde elkargo baten alde al zira?” galderari erantzuteko parada ukan. Joan den igandean AHTari buruzko galdeketa izanki, gaurko finkatua zen hitzordua.

32.000 bozen muga gainditurik “pozik” daude antolatzaileak. Hain zuzen, bi urteko izenpedura bilketa eginik 2008an Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako 32.000 hautesleek gai honi buruz kontsultatua izatea eskatu zuten. Menane Oxandabarratz plataformako kideak azaldu duenez, “sendi da eskakizun honi buruz egiazko gogoeta bat nahi dutela herritarrek”.

Batera plataformak datorren apirilaren 17an eginen du bere biltzar nagusia. Herri kontsulta honi eman beharreko segida erabakiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.