Lan istripua

54 urteko langile bat hil da Traparango Nervacero enpresan, bobinatzeko makina batek buruan jota

Makinan trabatuta geratutako metal hari batzuk kentzen ari zen J.L.G.O. istripua izan duenean. 32 urte zeramatzan Nervaceron lanean.

2008ko urriaren 10a
15:57
Entzun
54 urteko langile bat hil da gaur goizean Trapagarango (Bizkaia) Nervacero enpresan, metalezko haria harilkatzeko makina batek buruan jota.

Osalan Jaurlaritzako Lan Osasunerako Institutuko teknikariek agertu dutenez, bobinatzeko makinatik metal hari batzuk kentzen ari zen J.L.G.O. istripua izan duenean. Makina horrek matxura izan du gaur goizean, eta berriro martxan jartzea lortu ondoren, barruan geratutako hari zatiak garbitu nahi zituen. Nervaceroko txanda horretako arduraduna zen hildakoa. 32 urte zeramatzan enpresan lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.