Istripua

55 urteko gizonezko bat hil da Andosillan, auto istripuz

Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo dute NA-134 errepideko 55. kilometroan, eta han hil da 55 urteko Sesmako (Nafarroa) herritarra.

2017ko irailaren 27a
07:42
Entzun

14:45 inguruan izan da istripua, Andosillan (Nafarroa). Sesmako herritar bat hil da, eta Murtziako (Espainia) beste bat zauritu da.

Lehen zantzuen arabera, Murtziako 39 urteko gidariari kontrako bidera joan zaio autoa. Poliziak galdeketa egin dio.

Foruzaingoa istripuaren lekura joan da trafikoa bideratzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.