Etxerat euskal presoen senideen elkarteak emandako azkeneko datuen arabera, 550 euskal preso politiko borrokaldian aurkitzen dira 66 espetxetan, egoera larrian aurkitzen den Iosu Uribetxebarria preso gaixo larriaren egoera salatu eta bere berehalako askatasuna eskatzeko.
Preso politikoen gehiengoak gose greba mugagabeari ekin dio. Gainontzakoak bestelako borrokak burutzen ari dira egiten: itxialdiak ziegetan, espetxeko janariari uko egitea, elkarretaratzeak, propaganda, gutun bidalketa Barne Ministeriora eta Espetxeetako Zuzendaritzara, baraualdi txandakatuak, etab.