Iraken okupazioa

5.700 soldadu aterako dituzte AEBek Iraketik Eguberrien aurretik

Hala iragarri du George Bush presidenteak. Dena den, bera Etxe Zurian den bitartean tropa estatubatuarrek Iraken jarraituko dutela ohartarazi du.

2007ko irailaren 14a
12:29
Entzun
Eguberriak baino lehen 5.700 soldadu erretiratuko ditu Washingtonek Iraketik, eta horrenbestez, tropak murrizteko lehen urratsa egingo du. Atzo iluntzean (bart goizaldea Euskal Herrian) eman zuen horren berri George Bush presidenteak, audientzia handieneko ordutegian telebista bidez zabaldutako mezuan.

Hala ere, Bushek argi utzi du bera Etxe Zurian den bitartean AEBetako tropek Iraken jarraituko dutela; areago, bere agintealdia amaituta ere beren indar militarrek han jarraitu beharko luketela iritzi dio. "Irakeko buruzagiek arrakasta lortzeko AEBek politikan, ekonomian, eta segurtasunaean laguntzeko konpromisoa hartu behar dute, baita nire agintealditik haratago ere", azpimarratu du.

Azken batean David Petraeus AEBek Iraken dituzten indar militarren buruzagiak Legebiltzarrean aurkeztutako txostena berretsi du Bushek. Petraeus tropak murriztearen alde agertu da, baina aurten egin dute soldadu gehikuntzaren neurrian. Hau da, 2008ko uztailean aurten urte hasieran zegoen soldadu kopuru bera egotea proposatu du, "segurtasun arrazoiak" tarteko urtean zehar bidali diren tropa gehigarriak etxera itzulita. Guztira, 21.500 soldadu aterako lituzkete epe horretan.

Petraeusen txostenak zein bart Bushek egin duen proposamenak demokraten kritika jaso du, erretiratzearen alde baitaude, eta, gainera, murrizketak bizkor egitea nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.