euskal presoak

6 urteko espetxe zigorra Gaxuxa Arranbiderentzat

Frantziako Justiziak 6 urteko espetxe zigorra ezarri dio Gaxuxa Arranbide euskal presoari, Askatasunak jakitera eman duenez. Arranbide duela bi urte atxilotu zuten erakunde armatuko kide izatea leporatuta.

2005eko ekainaren 27a
16:21
Entzun
Ekainaren 21ean egin zen epaiketa eta gaur jakitera eman duten erabakian, Arranbideri erakunde armatuko kide izatea, dokumentazio faltsua erabiltzea, arma bat izatea eta poliziak ezarritako kontrol baten ez gelditzea egotzi diote. Horregatik, 6 urteko espetxe zigorra ezarri diote preso lapurtarrari.

Gaxuxa Arranbide duela 2 urte eta bi hilabete atxilotu zuten, eta, gaur egun Fleuryko (Frantzia) espetxean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.