Eguraldia lagun, jende andana bildu da Agurainen goizeko lehen ordutik. Euskal Herriko abere azoken artean erreferente da Aguraingoa; 617 urte igaro dira lehenbizikoz ospatu zenetik, hain zuzen ere, Henrique III.a erregeak azoka pribilegioa eman zionetik.
Ikusmira itzela izan da egunak argitu duenetik, eta goizak aurrera egin ahala, gero eta jende gehiago bildu da kale nagusiko postuetara; bertako produktu eta eskulanak eskaintzen dituzten saltokiak jendez lepo daude. Abereen eta nekazaritza makinen erakusketetara ere lagun ugari joan da, eta pozik agertu dira erakusleak. "Bezero-erosle harremana sendotzeko aukera paregabea izaten dira horrelako azokak".13:00etan, sari banaketa egongo da Andra Maria plazan; 17:00etan, ostera, pilota partida egongo da frontoian.