Indiako uholdeak

60.000 pertsona inguru ebakuatu dituzte azken orduetan euri jasen eraginez

60.000 pertsona inguru atera dituzte Maharashtrako estatutik (India mendebaldea). Azken orduetan erori diren euri jasa handiak arriskutsuak izan daitezkeelakoan, badaezpadako neurriak hartu dituzte.

2005eko abuztuaren 1a
18:21
Entzun
1.000 pertsona inguru hil ziren pasa den astean Indian gertatu ziren uholdeetan. Gaurkoan, NDTV telebista kateak adierazi duenez, 60.000 pertsona inguru atera dituzte Maharashtratik (India mendebaldea). Azken orduetan eroritako euri jasek uholde berriak sortzeko arriskua ekarriko dutelakoan daude adituak, eta badaezpadako neurri gisa egin dute ebakuazioa.

Gutxi gorabehera 1.000 pertsona hil ziren pasa den asteko uholdeetan, eta 20 milioi izan dira kaltetuak. Indiako Gurutze Gorriak izarak, mantak, esne hautsa, janaria eta desinfektatzaileak eskatu ditu. Bombayen euriak ez du atsedenik hartzen, eta 80 hegaldi bertan behera utzi dituzte .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.