Traktorearekin istripua izanda hil da gaur goizean Leaburuko (Gipuzkoa) bizilagun bat. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 09:15 inguruan gertatu da ezbeharra: 62 urteko JA.O.L. traktorean zihoala malda batean behera erori da, eta traktoreak azpian hartu du. Medikuek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
JA.O.L. erretiratuta zegoen. Hori dela eta, jazotakoa ezin dela lan istriputzat hartu agertu du Jaurlaritzako Lan Sailak.
Istripua
62 urteko gizonezko bat hil da Leaburun, traktoreak azpian hartuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu