Euskara

628 eragilek dute Kontseiluaren Bai Euskarari Ziurtagiria

Gizarte eremu guztietako 628 eragilek dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ematen duen Bai Euskarari Ziurtagiria, eta eragile horien %90 aurten hartutako konpromisoak betetzen ari dira. Halaxe azaldu du Joxe Xabier Iñigo Kontseiluko Plangintza arduradunak, Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordeak gaur Bilbon bilera egin ondoren. Bileraren ondorengo prentsuaurrekoan Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia, Joxe Xabier Iñigo, eta Jarraipen Batzordea osatzen duten erakunde batzuetako ordezkariak izan dira, besteak beste.

2003ko abenduaren 10a
15:14
Entzun
Joxe Xabier Iñigok aurten lortu den kopuru altua azpimarratu,eta elkarte berri askok konpromiso prozesuan parte hartu izana goraipatu du."Aurreko urteetatik konpromisoak hartu eta aurten konpromiso horiek betetzen dituztela kreditatu duten enpresa eta elkarte kopurua oso altua izan da", adierazi du Iñigok.

Bestalde, Bai Euskarari Ziurtagiriak hiru maila nagusi dituela gogoratu du: Bidean; Guk Zerbitzua Euskaraz; eta Guk Zerbitzua eta Lana Euskaraz". Elkarte gehienak lehenbiziko mailan daudela aipatu du, erdiak baino gehiago, alegia; gutxi batzuk dira hirugarren mailan daudenak, %5 inguru; eta gainontzekoak, %15 inguru, bigarren mailan daude.

Kontseiluak dinamika hau bi esparrutan egiten dela azaldu du Iñigok. Herri eta eskualde mailari dagokionez, 17 herri edo eskualdetan esperientzia pilotoak eta ondorengo esperientziak abian jarrita daude, eta259 enpresa edo erakunde konpromisoak hartu dituzte eta betetzen ari dira. Beste maila herri mailatik gorakoa da, eragile nagusiena, alegia. Hor 369 enpresa edo erakunde daudela azaldu du Iñigok.

Dendak, tabernak, kirol taldeak, aisialdi taldeak, kultur arlokoak edota ikastetxeak ari dira parte hartzen prozesu honetan eta"kasu batzutan badaude erakunde publikoak, batez ere jabetza publikoko enpresak direnak", gaineratu du Joxe Xabier Iñigok.

Bestalde, Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordearen izenean, Rebeca Arraras Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteko ordezkariak euskararen normalizaziorako konpromisoak areagotu egin behar direla esandu, "gero eta eragile gehiagok hizkuntz normalizazioaren prozesuan parte har dezaten".

Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordea osatzen duten erakundeak hauek dira: Lan Enpresen Nafarroako Elkartea (ANEL); Athletic Club; BBK; Diario de Noticias; EHNE; ELA, Etxe Erregionalen Federazioa; Euskal Ekonomilarien Elkargoa; Eusko Ganbarak; Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartea; MCC; eta Kontseilua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.