ezbeharra

63 urteko emakume bat hil da Durangon, trenak harrapatuta

Oinezkoentzako pasabideko hesiak behean zeuden, Jaurlaritzak esan duenez.

2012ko urtarrilaren 9a
17:51
Entzun

63 urteko emakume bat hil da gaur Durangon, Fauste-Landako geltokiaren inguruan Euskotreneko tren batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Trena Durangotik Ermua aldera irten berria zen eta, Jaurlaritzaren arabera, oinezkoentzako pasabideko hesiak behean zeuden, zabaldu gabe. Ertzaintzak ikerketari ekin dio.

Tren zerbitzua etenda izan dute ordu eta erdiz, eta bidaiarientzat autobusak jarri dituzte.

Durangokoa zen emakumea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.