65 urteko txirrindulari bat hil da Aiako Harriko basoan

Konorterik gabe topatu du mendizale batek, Aiako Harriko basoan. SOS Deietara deitu du, baina ezin izan dute ezer egin.

Aiako Harriak. IDOIA ZABALETA / FOKU
2021eko apirilaren 22a
13:43
Entzun

65 urteko gizonezko bat hil da Aiako Harriko basoan (Irun, Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 10:00 aldera SOS Deiak 112 telefonora deitu du basoan oinez zihoan pertsona batek, bizikleta baten alboan gizonezko bat lurrean konorterik gabe zegoela jakinarazteko.

Larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin gizona bere onera ekartzeko. Suhiltzaileek beilatokiko zerbitzuak irits zitezkeen tokiraino eraman dute hilotza, eta handik Donostiako Auzitegi Medikuntzako Erakundera eraman dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.