Nafarroako larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, pertsona bat hil da gaur 10:45ean Barasoainen (Nafarroa) izan den auto istripuan, Iruñea eta Tutera lotzen dituen errepidean. Auto baten eta kamioi baten arteko istripua izan da. Hildakoa Caparrosoko emakume bat da, 66 urtekoa, eta autoa gidatzen ari zen. Kamioiko gidaria onik dago.
121 errepideko 25. kilometroan izan da istripua, bihurgune batean. Oraindik ez dute hildakoaren nortasunik eman, eta istripua nola gertatu den ikertzen ari dira foruzainak. Errepidea itxita egon da, eta Barasoain herri barrutik desbideratu behar izan dute zirkulazioa.
istrIPUA
66 urteko emakume bat hil da Barasoainen, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan
121 errepidean izan da istripua, 25. kilometroan, eta itxi egin dute. Emakumea Caparrosokoa zen, eta istripua izan duen autoa gidatzen ari zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu