66 urteko txirrindulari bat zendu da Gorbeia inguruan

2012ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
SARRIA. Txirrindulari bat zendu zen atzo Sarrian (Araba), Gorbeiako parketxe inguruan. 66 urte zituen, eta, lekukoen arabera, bizikletatik erori zen. Medikuek ezin izan zuten suspertu. Baliteke bihotzeko arazoren bat izatea, Eusko Jaurlaritzak erran duenez. Nafarroan, bertze bi txirrindulari zauritu ziren atzo. 60 urteko gizon batek Orreagan izan zuen istripua. Sorogain-Lasturren, berriz, txirrindulari bat erori egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.