Nolanahi ere, Hernandez Gil eta auto ofizialean harekin batera zihoazengidaria zein bizkartzaina batere minik hartu gabe atera ziren erasotik.
Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman du Lopez Riaño izan zela lehergailu bidez egindako atentatu hartan parte-hartzaile zuzenetako bat. Arrospideri buruz, erasoa planifikatzea eta agintzea leporatu diote.
Antonio Troitiño, Jose Ignacio de Juana Chaos eta Esteban Esteban Nieto zigortu zituzten aurretik atentatu beragatik.
Lopez de Riaño eta Arrospideri ezarritako zigorrez gain, gaur jakin da Auzitegi Nazioanalak 75 urteko espetxe zigorra ezarri diola Jose Ignazi Guridi Lasari, 2000ko abuztuan, Sallent de Gallegon (Huesca) bi guardia zibilen heriotza eragin zuen atentatuan parte hartu zuela frogatutzat emanda.
Zigorra
66 urteko zigorra Idoia Lopez Riañori zein Santiago Arrospideri, eta 75koa Guridiri
1986an Espainiako Auztegi Goreneko presidente Antonio Hernandez Gilen aurkako atentatuan parte hartu zutelakoan 66 urteko espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak Idoia Lopez Riaño zein Santiago Arrospide etakideei. Jose Ignazio Guridi Lasa, berriz, 75 urtera zigortu du bi guardia zibilen hilketan parte hartu zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu