Gasteizen atzo 15:00 aldera izan zen ustezko erasoa, Lakua auzoko etxebizitza batean. Bertaratutako ertzainek azaldu dutenez, gazte bat [alaba] laguntza eske ikusi zuten etxebizitza batetik irteten, eta barruan gizonezkoak emakumea eutsia zuen; iturri beraren arabera, aurpegian kolpeak jotzen ari zen.
Atxilotzerako unean ertzainei jo nahi izatea ere leporatu diote gizonezkoari. Emakumeak Ertzaintzari jakinarazi zion alabari ere eraso egin ziola.
Basaurin atzo 07:00etan 21 urteko gazte bat atzeman zuten metro geltokian. Ertzaintzak azaldu du neska eutsi zuela, beste leku batera joan ez zedin, eta ondoren hozka egin ziola.