DROGA TRAFIKOA

678 kilo kokaina atzeman dituzte Zarautzen

Espainiako Poliziak droga trafikoaren kontrako operazioa egin du gaur Zarautzen (Gipuzkoa) eta Granadan (Espainia), eta guztira 1.200 kilo kokaina atzeman ditu.

Zarautzen aurkitu duten bidoia, 678 kokaina kiloz beteta.
Berria
2017ko azaroaren 10a
17:15
Entzun

Lurpean topatu ditu poliziak 612 kokaina pakete, bidoi batean gordeta. Hondeatzaile makina baten laguntzaz atera ditu. Eremu berean, utzita zegoen etxebizitza batean, marihuana landareak aurkitu dituzte. Horrez gain, etxebizitza bat miatu dute Orion (Gipuzkoa) eta kilo bat kokaina aurkitu dute bertan.

Operazioan, bi pertsona atxilotu dtu poliziak, ustez, droga hartzeko prestatuta zegoen ingurua zaintzen ari zirelako. Bietako bat aske utzi dute. Granadan beste hiru lagun atxilotu ditu poliziak.

Polizia iturrien arabera, Erresuma Batuan, Euskal Herrian eta Espainian errotuta zegoen trafikatzaile talde baten aurkako operazioa izan da, eta Marbellako (Malaga, Espainia) epaitegi batek koordinatu du. Poliziaren esanetan, taldeak droga jasotzen zuen Euskal Herrian, eta Granadara eramaten zuen han prozesatu eta zati txiagotan banatzeko. Ondoren, Erresuma Batura bidaltzen zuten kamioi garraiolarien bidez, eta zati bat estatuko trafikatzaile taldeei saltzeko gordetzen zuten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.