680.000 boto galdu ditu Madurok urrian Chavezek jaso zituenekin alderatuta

2013ko apirilaren 15a
07:59
Entzun

Ez zuen lan erraza Nicolas Madurok hauteskunde hauetan. Chavez ordezkatzea ez du lortu kanpainan, baina hala eta guztiz ere, eta emaitza estua izan arren, ez ditu 680.000 boto baino gehiago galdu urrian Chavezek lortu zituenekin alderatuta.

Parte hartzea puntu bat pasatxo jaitsi dela aintzat hartuta, emaitza ona da Madurorentzat. Ez, ordea, Caprilesentzat. Galtzeaz gain, azpimarratu behar da urriko hauteskundeekiko soilik 680.000 boto gehiago lortu dituela. Hau bezalako beste aukerarik ez duela izango aintzat hartuta, garbi dago, ez duela oposiziko koalzioaren buruak lortu bere helburua.

Chavismoak azken urteetan beheranzko joera izan duk: 2006, %62 (Chavez); 2012, %54 (Chavez); eta 2013, %50,66 (Maduro).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.