Espainiako Poliziak 69 urteko gizon bat atxilotu du Iruñean, sei adingaberi sexu gehiegikeriak egin dizkielakoan. Poliziaren iturriek azaldu dute guraso batzuen salaketa bat jaso ondoren hasi zutela ikerketa, eta horrela atzeman ahal izan dutela gizonezkoa.
12 eta 14 urte arteko mutikoei erasotzen ziela azaldu du Poliziak. Dirua eskaintzen zien etxera lagun ziezaioten. Epailearen aurrera eraman, eta espetxeratu egin dute gizona.