Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose Perals fiskalak egin ditu eskaerak: hemeretzi urte Arantza Zuluetarentzat, hamabi Jon Enparantzarentzat, 11 Naia Zuriarrainentzat eta Julen Zelarainentzat, hamar Iker Sarriegirentzat, bederatzi Joxe Domingo Aizpuruarentzat, eta zazpina Saioa Agirre, Juan Mari Jauregi eta Nerea Redondorentzat.
2010eko apirilean egin zuten polizia operazioa, eta 2014ko uztailean auzipetu zituzten hiru abokatu (Zulueta, Enparantza eta Sarriegi) eta beste zazpi lagun. Orain, fiskaltzak 'Halboka' taldekoak izatea egotzi die; hau da, ETAren eta EPPKren arteko "lotura" egitea, eta presoen kolektiboa "kontrolatzea". "Erakunde terroristako kide" izatea egotzi diete Zulueta, Enparantza, Sarriegi, Zuriarrain eta Zelaraini, eta hari "laguntzea" gainerakoei. Zuluetari arma eta lehergaiak edukitzea ere leporatu diote.
Auzipetutako gehienek presoen eskubideen aldeko lanean jarduten zuten.