70 eta 60 urteko «gazteak», eta adin txikikoak hautagai
Polizi txostenen «kutsatuen zerrenda» goitik behera ez, denbora faltagatik, baina zeharo gezurtatu ditu koalizioaren defentsak. Hala, gazte topaguneetan parte hartzea leporatu zieten bi hautagai 60 eta 70 urtekoak direla jakinarazi du; bestetik, osabarekin nahastutako hautagai bat aurreko bozetan legez kanporatutako zerrenda batean hautagai aurkeztu zela ageri zen polizia txostenetan, orduan adin txikikoa izanik. Poliziak «independente» gisa aurkeztutako asko EAko edo Alternatibako militanteak dira. Gisa berean GazteHerriaren ekitaldietan parte hartu zuten EAko eta Alternatibako gazteak Segikoak direla zioten polizia txostenek, edo duela bi hamarkada Jarrairen jai batean parte hartzea ere kutsatuta egotea da Poliziaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu