Zezenketak

700 puxika bota dituzte zerura, azkeneko urteetan hildako zezenen omenez

Askekintza Animalistak Donostian zezenketak ez direla egingo ospatu du gaur eguerdian.

urtzi urkizu
2013ko abuztuaren 10a
18:52
Entzun

Azkeneko urteetan zezenketen aurkako manifestazioak egin dituzte, baina gaur ekitaldi ospakizun berezia egin dute Donostian Askekintza Animalistak taldeko kideek. Batetik, 700 puxika bideodegradagarri zerura bota dituzte Alderdi Ederren, hildako zezenen omenez. Bestetik, elkarretaratzea egin dute. Eta, ondoren, luntx beganoa egin dute.

"Donostia hiri antitaurinoa izendatzea nahi dugu, Bartzelonak egin zuen bezala", esan du Lide Trekuk, Askekintza Animalistak taldeko bozeramaileak. "Nahiz eta aurten Donostian zezenketarik ez egon, horrek ez du esan nahi etorkizunean agintariak aldatzen badira zezenketak egongo ez direnik". Taldeko kideek eskatu dute "zezenen sufrimendua eta herritarren gehiengoaren ahotsa" haintzat hartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.