70.000 esker

BERRIAk 70.000 jarraitzaileren langa gainditu du Twitterren, eta sare sozial horretan jarraitzaile gehien dituen euskarazko kontua da.

2020ko apirilaren 27a
11:37
Entzun

BERRIAk 2007ko irailaren 4an hasi zuen bidea Twitterren, inguruko hedabideek baino lehenago, eta, euskarazko jarioei erreparatuta, jarraitzaile gehien duen kontua da. 2016ko abenduan heldu zen 50.000 jarraitzaile izatera, eta igandean gainditu zuen 70.000 jarraitzaileen langa.

Berrikuntza etengabean sartua da kazetaritza azken hamarkadan, eta testuinguru horretan ezinbesteko garrantzia hartu dute sare sozialek hedabideen jardunean. Bisitetan gero eta pisu handiagoa dute sareek, eta, horien artean, Twitter da unean uneko informaziorako gehien erabilitako plataforma.

Haatik, beste sare batzuetan ere presentzia du BERRIAk, irakurleari informazioa ahalik eta kanal gehienetatik helarazteko asmoz. Euskarazko egunkariak 32.453 jarraitzaile ditu Facebooken, eta 14.074 Instagramen. Telegram darabilenak ere jaso ditzake BERRIAren informazioak kanal horren bidez; 3.581 pertsonak egin dute bat orain arte. Beste bide batzuk ere prestatu ditu, halere: esaterako, goizero, iluntzero edo koronabirusarekin lotutako albisteekin osatutako buletinak.

Milaka jarraitzaile eta irakurlek BERRIAren edukiak zabaltzeak, eta, batez ere, horietako asko BERRIAlagun izateak egiten du posible egunero aktualitatearen berri ematea. Horrenbestez, BERRIA Taldearen izenean, eskerrak eman nahi dizkiogu gure komunitateari, egunez egun gure edukiak irakurri eta zabaltzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.