72 urteko emakume bat -C.E.E.- hilik aurkitu dute gaur Txulapain bailarako etxe batean. Ustez karbono monoxidoa arnastuta zendu da.
Haren senideek Nafarroako larrialdi zerbitzuei abisatu die hark ez zuela telefonoa hartzen, eta larrialdi zerbitzuek mediku bat bidali dute emakumearen etxera; hilda topatu du.
Suhiltzaileek diote karbono monoxidoa arnastuta hilko zela seguruenik, horren zantzuak aurkitu dituztelako etxebizitzan.
gizartea
72 urteko emakume bat zendu da Txulapainen, ustez karbono monoxidoa arnastuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu