Zaintzaile baten kontrako erasoa gertatu da bart Bilboko zaharren egoitza batean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, egoitza horretan bizi den 75 urtekogizonezko batek zaintzaile bati eraso dio labanarekin 05:30 aldera.
Hain zuzen ere, erasoa jasan duen emakumeak berak deitu du larrialdi zerbitzuetara, eta Ertzaintzaren patruila iritsi dienean, odoletan aurkitu dute. Erasotzailea zahar etxeko egoiliar bat izan dela agertu die, eta handik gutxira aurkitu dute 75 urteko gizonezkoa egoitzako atartean. 9 zentimetroko xafla duen laban automatikoa zeraman berarekin, eta zaintzaileari eraso diola onartu du. Atxilotu egin dute.
Emakumezkoak, berriz, aurpegian eta bularraldean zauri bana ditu, eta Basurtuko erietxera eraman dute.
Erasoa
75 urteko gizon batek labanarekin eraso dio zaintzaleari Bilboko zahar egoitza batean
Atxilotu egin du Ertzaintzak. Zaintzailea, berriz, Basurtuko erietxera eraman dute zaurituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu