5.000 etxetara baino gehiagotara iritsiko da aurten Errigorak Eskutik eskura kanpainaren barruan zabalduko duen olioa. Nafarroako olioaren 75.000 litro banatuko dituzte, iaz baino %65 gehiago eta 2014an baino %150 gehiago. Emaitzarekin pozik agertu dira Errigorako kideak, eta eskerrak eman dizkiete kanpainan parte hartu duten guztiei.
Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainahango produktuak "egunerokotasuneko kontsumo ohituretara" ekartzeko proposamena da. Gogoeta honetan du abiapuntua: "Gure baratzeak eman diezagukeena milaka kilometrora ditugun soroetatik ekartzea zentzugabekeria galanta da".
Gogoeta horri jarraituz, "kontsumitzaile arduratsuen" komunitatea osatu nahi dute, "ekoizle arduratsuen" produktuak zabaltzeko. Produktuak ekoizleen eskuetatik kontsumitzaileen eskuetara zuzenean iristea du ardatz. Eta hori gerta dadin, ehunka lagun beren borondatez lanean arituko direla nabarmendu dute.
Gainera, jakinarazi dutenez, ez da olioarekin amaituko kanpaina. Maiatzaren 12tik 24ra, kontserba loteak eskatzeko epea zabalduko dute.