greba eguna hezkuntza publikoan

%75etik gorako erantzuna izan du grebak, sindikatuen arabera

ELA, LAB eta Steilasen arabera, deituta zeuden langileen %75ek baino gehiagok egin dute bat grebarekin, eta, CCOOren arabera, %80-90eko oihartzuna izan du. Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak zifra apalagoa eman du: %59,8.

Donostian manifestazioa egin dute eguerdian. @ELASINDIKATUA
2017ko abenduaren 12a
19:00
Entzun

Deitzaileen batasunari erreparatuz gero, mugarria izan da gaurko greba eguna. Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileen grebaren deiari CCOO eta UGT ere gehitu zaizkio —ikasturte honetan kolektiboka egin dituzten greba egunak ELAk, LABek eta Steilasek antolatu dituzte—.

Gaurko deialdiaren oihartzuna "aparta" izan dela diote ELAk, LABek eta Steilasek. %90ekoa haur eskoletan, %85 heziketa berezian, %80 sukalde eta garbiketan, eta %75etik gora irakasleetan. UGTk gaineratu du ia zentro guztiak itxita egon direla .

Hainbat mobilizazio egin dituzte greban zeuden langileak.

"Milaka ikasle, langile eta familiak" egiten dituzten aldarrikapenei irtenbidea emateko borondaterik ez izatea egotzi diote sindikatu abertzaleek, beste behin, Jaurlaritzari: "Propagandaz bildurik plazaratu duen aurrekontu egitasmoak ez du inolako neurririk jasotzen egungo egoerari irtenbidea emateko". Jarrera aldatu ezean, greba eta mobilizazioetan jarraituko dutela ohartarazi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.