Atzo arratsaldean piztu zen sua, Untzueko parke eolikoan, eta dagoeneko itzali badute ere, larritasun momentuak izan dira. Bart gauean, tarte baten, itxita eduki dute, badaezpada, Orba ibarretik Tafallara bitartean N-121 errepidea. Halaber, Altsasu eta Castejon arteko tren zerbitzua eten dute tarteka.
Nafarroako Gobernuak agertu duenez, 80 hektarea mendi erre dira, eta sutea zergatik piztu zen ikertzen ari dira.
2001etik Nafarroan gertatu den suterik larriena izan da. Orduko hartan 430 hektarea erre ziren Uxue inguruan.
Sutea
80 hektarea erre dira Orba bailarako sutean
Suhiltzaileek itzali dute dagoeneko Nafarroako Orba ibarreko sutea, baina Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 80 hektarea mendi erre dira, Artederreta inguruan. 2001etik Nafarroan izan den suterik larriena izan dela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu