Donostian Loiola auzoko etxebizitza batean sutea izan da gaur eta 80 urteko emakume bat larri zauritu da, kea arnastuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera.
Goizeko hirurak aldera piztu da sua, Antzieta kalean, eta eraikineko bizilagunak atera egin dituzte. Emakume hark, ordea, ke asko arnatu du eta Donostiako Ospitalera eraman dute.
Lauretan itzali dute sua eta etxera itzuli ahal izan dute bizilagunek. Etxebizitza batek kalte handiak izan ditu.
Gizartea
80 urteko emakume bat larri zauritu da Donostiako sute batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu