Leitzako (Nafarroa) 80 urteko gizon bat hilda aurkitu dute gaur goizean guardia zibilek. Leitzatik gertu, Leizalarrea izeneko lekuan topatu dute gorpua, erreka baten ondoan. Bertara lau metroko alturatik jauzi izanaren susmoa dutela esan diote guardia zibilek Efe agentziari. Gizona atzo goizean goiz atera zen etxetik, onddo bila. Iluntzerako bueltatu ez zenez, haren senideek desagerpenaren abisua eman zuten. Gorpua auzitegi medikuarengana eramango dute, autopsia egin eta heriotzaren arrazoiak jakiteko.
gizartea
80 urteko gizon bat hilda aurkitu dute, Leitza inguruan
Gizona onddo bila abiatu zen atzo goizean. Guardia zibilek erreka baten ondoan topatu dute gorpua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu