EZBEHARRA

82 urteko emazte bat hil da Maulen, auto batek harrapatuta

Atzo arratsean gertatu zen ezbeharra, Mauleko hiri barnean. Ondoan zuen 84 urteko senarrak Paueko erietxean segitzen du, kolpaturik.

2012ko abenduaren 29a
16:02
Entzun

Oinez zebiltzan, eta bidea zeharkatzen ari zirela, oinezkoentzako bereizia ez zen gune batean zituen autoak harrapatu. Kasik 20:00 zirela gertatu zen ezbeharra. Karrika iluna zen. 26 urteko autoko gidariak azaldu zuen ez zituela ikusi.

Gazteak zituen larrialdi zerbitzuak abisatu. Atzo gauean berean aske utzi zuen Poliziak. Ez zuen alkoholik edan, eta abiadura errespetatzen zuen autoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.