Ezbeharrean hildako laguna egoitzan bizi zen. Sua bere logelan piztu da, goizeko zazpiak inguruan. Suak D.H.A-ren gela kaltetu du batez ere; hala ere, keak inguruko gelak ere kaltetu ditu. 'La Solidaridad' egoitza 1996an inauguratu zuten; egun 29 adindu bizi ziren bertan.
Kea arnasteagatik zauritu diren bost lagunetik bi egoitzan bizi ziren, beste bi bertan lan egiten zuten erizainak ziren, eta beste bat sutea ikusi ostean egoitzara laguntzera joandako herritar bat da.
Ezbeharra
82 urteko gizonezko bat hil da Castejongo 'La Solidaridad' egoitzan izandako sute baten ondorioz
D.H.A izeneko gizonezkoa hil da gaur goizean Castejongo 'La Solidaridad' egoitzan izandako sute baten ondorioz. Ezbeharrean beste bost lagun zauritu dira, suteak sortutako kea arnastu dutelako. Bost lagun horiek Tuterako Ospitalera eraman dituzte, baina euren egoera ez da larria. Oraindik ez da argitu zerk eragin duen ezbeharra; hala ere, egoitzako arduradunek jakitera eman dutenez, sutea hildako lagunaren gelan sortu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu