euskal presoak

“Datozen hilabeteetan kartzeletan eman daitezkeen aldaketak ez dira gatazkaren konponketaren aldekoak izango; kontrakoa baizik”

«EAJ eta PSOEren harreman eta interesek sustatuta, posible da kartzeletan mugimenduak izatea». Hala iritzi dio Jon Enparantza abokatuak, beste hainbat kidek lagunduta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Donostian eginiko agerraldian. Balizko aldaketa horiek, hala ere, «beste garai batzuetan eginikoak bezala, gatazkaren konponbidearen aurkako norabidean» kokatu ditu Enparantzak. Hala, lehenago ere «presoak oihartzun mediatiko handiarekin» kartzelaz aldatu izan dituztela esan zuen abokatuak. «Bere garaian PPren Gobernuak hainbat euskal preso Euskal Herritik hurbilago ekarri zituen, baina mugimendu horiekin batera beste ehunka preso are urrutirago bidali zituen”, gogorarazi zuen.

2004ko irailaren 9a
18:56
Entzun
Hori dela eta, berriro ere halakorik gerta daitekeela uste du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Besteak beste, “ presoen aldeko dinamikan dagoen elkartasun zabala desaktibatzearren”.

Bestalde, udako balorazioa egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta errepresio guztien aurrean izan diren mobilizazio desberdinak eta izan den erantzun soziala oso baikor baloratu du Jon Enparantzak. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak lanean jarraituko du eta hemendik aurrera “lehentasun nagusia presoen aldeko dinamika berrindartzea eta sakabanaketaren aurkako presio soziala areagotzea” izango dela zehaztu du Jon Enparantzak.

Datorren iganderako berriz, manifestaziorako deialdia egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Amnistia eta Askatasuna lelopean 13:30etan abiatuko da manifestazioa Donostiako Bulebarretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.