Nafarroako haur gehienak asteon hasi dute ikasturte berria. Goiztiarrenek astelehenean ekin zioten lanari. Hil honetan, denera, 86.000 ikaslek hasiko dute ikasturte berria Nafarroan. Herrialdean dauden 300 zentroetan ariko dira, Haur eta Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan. Datuok Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Luis Campoyk ezagutarazi zituen atzo, prentsaren aurrean. Aurtengo erronka «eskola hobetzea» dela azpimarratu zuen. Gaineratu zuen matrikulak gora egin duela maila gehienetan.
Ikasturtearen hasieran, bestalde, Iruñeko Patxi Larraintzar ikastetxearen egoera salatu du Aralarrek prentsa ohar baten bidez. Toki falta larria dute. Gainera, obrak egiten ari dira.
HEZKUNTZA. ESKOLA SARTZEA
86.000 ikaslek hasiko dute ikasturte berria Nafarroako 300 zentroetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu